[ARGAZKI GALERIA] Ingurumena zaintzen ikasten

Aste honetan jantokiko hezkuntza proiektuaren barruan, LH2. mailako ikasleekin birziklapenari buruzko jarduera bat egin dugu. Jardueran zehar, zabor-ontzi desberdinak ezagutu ditugu: bakoitzaren kolorea, zertarako diren eta zer bota behar den bakoitzean.

Ondoren, talde lanean, ikasleek zabor-ontziak koloreztatu dituzte eta elementu desberdinak sailkatzen ikasi dute.

Birziklatzearen garrantzia eta eguneroko ohitura jasangarriak lantzeko aukera izan dugu, kontsumo arduratsua eta ingurumenarekiko errespetuzko ohiturak sustatuz.