Pasa den asteazkenean EKIMAKER proiektuari amaiera eman genion batzar gelan burutu genuen ekitaldian.
Bertan LH3koak, DBH3ko Teknokoak, eta Iurretako Lanbide Heziketako Institututik etorritakoak elkartu ginen. Batzar horretan Iurretakoek egin duten CREEPER prototipoa aurkeztu ziguten.
Gogoratu proiektu honi irailean eman geniola hasiera LHkoek egindako beraien ametsetako makinaren marrazkiekin. Proposamen hauetan oinarrituta DBH3koek maketak eraiki zituzten. Maketa horien artean 3 aukeratuta Iurretakoek prototipoa egin dute: CREPEER.