San Blas jaia

San Blas jaia Kaixo, familia hori: Gogoratu bihar ostirala, otsailaren 2a, DBHko ikasleek San Blas jaia ospatuko dutela honako egitarau honekin: 9:00etatik 12:30etara ikastolako frontoian azoka postu desberdinekin. 10:30etatik 13:15era bertaratzen diren guztientzako taloak salgai 2 €-tan. Era berean, eta ohiturak dioen bezala, San Blas kordelak borondatezko prezioan. 11:30etan kalejira, bertsoak eta dantzak. Jaso agur Read more about San Blas jaia[…]

Ibilaldiko arropak salgai

Ibilaldiko arropak salgai Kaixo familia: Jakingo duzuen legez, aurten, Ibilaldia 2018 Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatuko du. Hau dela eta, jakinarazten dizuegu, bihar, otsailak 2an, arratsaldeko 16:30etik aurrera,  kolore eta neurri ezberdinetako  arropak izango dituzuela salgai ikastolako sarreran. Arropen katalogoa bidaltzen dizuegu aurretik ikusteko aukera izan dezazuen.   Besterik gabe agurtzen zaituztegu, ZUZENDARITZA

Zaintza: sarrera berria

Zaintza: sarrera berria Kaixo, familia: Astelehenetik, otsailaren 5etik, aurrera, zaintza zerbitzura datozen umeak haurtzaindegiko sarrera berritik sartu beharko dira eta bertan, ezkerretara dauden eskailerak erabiliz, lehenengo solairura igo beharko dira. Haur Hezkuntzako ateak ez dira 8:55ak arte zabalduko. Arratsaldean zaintza zerbitzua erabiltzen duten umeen bila joateko ere sarrera berbera erabili beharko da.  

HH urte 1: matrikula

HH urte 1: matrikula Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra bitartean 2018/2019 ikasturterako matrikulazio epe ofiziala zabalik egongo dela jakinarazten dizuegu. Matrikula hau 2016an jaiotako ume guztiek egin behar dute. Beraz, zuen seme-alabaren matrikula gauzatzeko idazkaritzatik pasa zaiteztela eskatzen dizuegu. Honako dokumentuok ere ekar itzazue: Gurasoen edo tutore legalen NANaren fotokopiak. Familia Liburuaren fotokopia osoa. Bizilekuaren ziurtagiria Read more about HH urte 1: matrikula[…]

LH 1. zikloa: Otsaileko etxeko lana

LH 1. zikloa: Otsaileko etxeko lana Kaixo familia: Ikastolak garrantzi handia ematen dio irakurketari eta interes hori, ez da mugatzen haurrek irakurtzen eta idazten ikastera. Ikastolak garatzen duen irakurketa-planaren barruan, hainbat jarduera egiten ditu irakurketa-zaletasuna sustatzeko, eta horiek guztiak apirila amaieran JUUL kanpainarekin amaitzen dira. Familiek ere, gurekin batera, irakurketa sustatu ahal duzue, zuen seme-alabek Read more about LH 1. zikloa: Otsaileko etxeko lana[…]

DBH 1: irteera

DBH 1: irteera Kaixo, familia: Datorren asteartean, otsailaren 6an, DBH1kook, Portugaleteko zubi eskegia bisitatzera joango gara eta bide batez Bilboko beste hainbat zubi bisitatuko ditugu. Egun osoko irteera izango denez, janaria eraman behar da. 16:30erako bueltan egongo gara. Txangoaren kostea guztira 9€‑koa (6€ bisita eta 3€ autobusa) izango da eta kuotatik pasatuko zaizue otsailean. Teknologiako Read more about DBH 1: irteera[…]

DBH 4: Arte eta Kultura klasikoko irteera

DBH 4: Arte eta Kultura Klasikoko ikasleen irteera Kaixo, familia: Arteko eta Kultura klasikoko ikasleek irteera egingo dugu Bilboko Berreginen Museora. Noiz: otsailak 6, asteartea Itzulera-ordua: 13:00 Txangoak guztira 4,50€ko kostua izango du, eta otsaileko kuotatik pasatuko zaizue. Irakasleak

Inauteriak eta hezkidetza

Inauteriak eta hezkidetza Familia horiek: Inauteriak ate joka ditugun honetan Ikastolako Hezkidetza Taldeak zuengana zuzendu nahi du gai honen inguruan hausnarketa egiteko tartetxo bat hartu dezazuen gonbidatzeko asmoz. Horretarako, interesgarriak diren bi artikuluren lotura duzue behean: https://www.berria.eus/paperekoa/1829/038/001/2017-02-18/mozorroak_agerian_uzten_duena.htm http://www.argia.eus/argia-astekaria/2408/emakumeak-euskal-herriko-inauterietan Besterik gabe, eta inauteriez modu askean eta osasuntsuan goza dezazuen desiratuz, agurtzen zaituztegu. Kurutziaga Ikastolako Hezkidetza Taldea Read more about Inauteriak eta hezkidetza[…]