Alexia aplikazioaren eguneratzea arazoak ematen ari da

Kaixo familia,

Dakizuen bezala, gure buletinak, ohar bereziak eta bestelakoak Alexia bitartez komunikatzen ditugu. Aldiz, gogoratu behar dugu Alexia Espainiako Estatu mailako aplikazioa da, Educariak sortutakoa. Horrek dakar, guri dagokigunez, eguneratzeak eta bertsio berriak landu bakoak edukitzea hasieran. Eta hori gertatu da, hain zuzen ere.

Aplikazioak bertsio berri bat du, baina bertsio hori gazteleraz bakarrik dago eskuragarri eta arazoak ematen ari da tramitazioetan edo atalak kargatzeko prozesuan. Ikastolen Elkartea lanean ari da euskarazko bertsioa ahalbait arinen eskuragarri egoteko, eta aplikazioak berez dakartzan arazoak konpondu ahal izateko.

Ikastolatik gomendatzen duguna da: aplikazioa ez baduzu jaitsita, itxaron. Aurrerago bertsio osoago eta euskaradun bat eskuratuko baituzu. Behar-beharrezkoa bada soilik jaitsi (batez ere, DBH-ko gurasoei begira). Aplikazioa lehendik jaitsita baduzu, ez ezazu leheneratu. Bertsio zaharragoek ez dute arazorik ematen, eta optimizatuagoak daude berriaren aldean. Gainera, behin bertsio berria izanda, ezin da lehenagokoetara itzuli.

Leheneraketen berri emango dizuegu lehenbailehen.

Ondo izan,

Kurutziaga Ikastola