DBH1: Urkiolara irteera

Kaixo, familia: 

Datorren martitzenean, urriaren 11n, Urkiolara joango gara baldin eta eguraldi ona balego. Egun osoko irteera izango da, eta helburua taldeko kohesioa sustatzea eta harremanak sendotzea izango da. 

Ekarri beharrekoak: 

  • Mendi irteera egiteko arropa egokia
  • Jatekoa: hamaiketakoa, bazkaria, edaria…
  • Ingurunea garbi mantentzeko: zabor poltsa
  • Autobuserako musukoa

Autobusa erabiliko dugunez, hilaren bukaeran 3€ kobratuko zaizkizue.

Astelehenean konfirmatuko dugu irteerara joango garen ala ez eguraldiaren aurreikuspenaren arabera. 

Jaso agur bero bat.