Durangoko jaietan haurrei zuzendutako ekintzak eta bestelako jarduerak

Badatoz sanfaustoak, hiru urteren ondoren Durangon beharrezkoak genituen jaiak. Orain arte hainbestean ospatu ditugun arren, itzuli gara normaltasunera. Gainera, ekintza eta jarduera ugari egongo dira jaietan, eta Kurutziagan lekua hartuko dute horietako batzuek. Hemen dituzue haurrentzat zuzenduta dauden eta bestelako jarduera interesgarriak:

URRIAK 8: 

9:00 – 14:00 XII. Durangoko Azoka ekologikoa Andra Marian

URRIAK 11:

20:00 Kalejira Santa Anatik txosnagunera. Antolatzailea: Txosna Batzordea.

20:30 Txupinazoa txosnagunean

URRIAK 13:

11:00 – 14:00 Txikientzako haur parkea Barandiaran kalean

11:00 – 14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean

12:00 Zirkoa eta antzerkia Xabi Larrearen eskutik “Up!!!” ikuskizunarekin Ezkurdiko Kioskoan. (Euria bada, Kurutziaga ikastolan)

12:00 Haur eta familientzako Kalaka egurrezko jolasak txosnagunean

16:00 – 19:00 Txikientzako haur parkea Barandiaran kalean

17:30 Txokolatada eta haurrentzako jolasak San Fausto auzoan

18:30 ‘Mute’ zirko eta antzerki ikuskizuna, Orain Bi konpainiarekin Aurora Abasolo parkean. (Euria bada, Kurutziaga ikastolan)

21:00 Talent Show Lehiaketa. Utzi lotsa etxean eta erakutsi zure abilezia ezkutuak Ezkurdiko eszenatokian (magia, dantza, alpargata jaurtiketa,… eta bururatzen zaizuna). Ondoren, animazioa

URRIAK 14:

10:00 Haurrentzako arrantza txapelketa Pinondon eta San Agustinen

11:00 – 14:00 Haur parkea Ibaizabal parkean

11:00 – 14:00 Zirko tailerrak Andra Mariako elizpean

11:00 – 14:00 Mobilidadeko jolasak Intxaurrondoko Kultur eta Gazteentzako gunean

16:00 Haurrentzako Herri Kirolak Ibaizabal parkean

17:00 ‘Hemendikara’ zirko eta antzerki ikuskizuna Zirika Zirkus konpainiarekin Aurora Abasolo parkean. (Euria bada, Kurutziaga ikastolan)

20:00 ‘eRRe. Aldarri bat bertsoz!’ ikuskizuna txosnagunean

22:30 Bertsolariak San Agustin Kultur Gunean: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Saioa Alkaiza, Aitor Bizkarra, Miren Amuriza eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Unai Iturriaga. Gonbidapen zenbakituak Arte eta Historia Museoko leihatilan, urriaren 4tik aurrera eta leku guztiak bete arte

URRIAK 15:

11:00-14:00 Txikientzako haur parkea Barandiaran kalean

11:00-14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean

11:00 Umeentzako Goitiberen Jeitsiera probak Tabira auzoan

11:00 Umeentzako zeramika tailerra Intxaurrondon. Antolatzailea: Dukerami Zeramika elkartea

12:00 Patxikotxuren kalejira Ezkurditik udaletxeraino eta ohorezko aurreskua

12:30 Txupinazo txikia

17:00 Jolas eguna: haurrentzako bitsa jaia Murueta Torre auzoan

18:00 ‘Zoro gaitezen’ ikuskizuna Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoekin Santa Ana plazan (Euria bada, Kurutziaga ikastolan)

URRIAK 16:

10:00-13:00 San Fausto haur marrazki lehiaketa San Fausto auzoan. Izen-ematea: 10:00-12:00. Adina: 6 urtetik 17ra

11:00 Xake txapelketa umeentzat Andra Marian. Aldibereko partidak

11:00-14:00 Txikientzako haur parkea Barandiaran kalean

11:00-13:00 Haurrentzako tailerrak Ibaizabal parkean

11:00-14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean

12:00 Jolas eguna, ping-pong txapelketa eta 3×3 saskibaloi txapelketa San Inazio parkean

13:00 ‘Durango Uria’ XXII. margo lehiaketaren sari banaketa Ezkurdiko erakusketa aretoan.

16:00 Dirtjump, trialsin, roller eta scooter erakustaldia Intxaurrondon.(Euria bada, Landako Gunean)

16:30 Umeentzako atletismoa Ibaizabal parkean: jolas dibertigarriak (hesiak, erreleboak, ginkana). Izen-ematea: durangokiroltaldea@gmial.com

17:00 Jolas eguna: talo tailerra eta txitxiburduntzia Otamotzena parkean. (Eguraldi txarrarekin, Kurutziaga ikastolan)

18:00 Zirkinik Bez musika taldea Otamotzena parkean. (Eguraldi txarrarekin, Kurutziaga ikastolan)

18:00 Haurrentzako ikuskizuna Iratxoen Kantu Sekretua Andra Mariako elizpean

19:00 Kontzertua Musika eskolan: ‘Inéditas: emakume konpositoreen ahots ikustezina’

URRIAK 21:

17:00 Jolas eguna San Fausto auzoan

18:30 ‘White Botton’ ohe elastikoen ikuskizuna Ramiro Vergasekin Aurora Abasolo parkean

URRIAK 22:

11:00 Xake txapelketa federatu eta federatu gabeentzat Ezkurdin. Izen-ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago. Antolatzailea: Larrasoloeta Xake Taldea. 

11:00-14:00 Umeentzako tailerrak Panpotx taldearekin Andra Mariako elizpean

11:00-14:00 Txikientzako haur parkea Barandiaran kalean. (Euria bada, San Antonio ikastetxean)

11:00-14:00 Haur tailerrak Asebier elkartearen eskutik Barandiaran kalean

11:00-14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean. (Euria bada, Nevers ikastetxean)

12:30 Xaibor disko-festa haurrentzako berbena Ezkurdin

16:00-19:00 Txikientzako haur parkea Barandiaran kalean 

17:30-19:00 Astronomia eskulan tailerrak eta ur suzirien jaurtiketa Zuhatzola parkean

18:00 Dantza ikuskizuna ‘Gazte’ Oinkari Dantza taldea & Hika Teatroren eskutik Aurora Abasolo Parkean. (Eguraldi txarrarekin, Kurutziaga ikastolan)

URRIAK 23:

11:00 Mañaria errekaren garbiketa

11:00-14:00 Txikientzako haur parkea Barandiaran kalean (Euria bada, Landako Gunean)

11:00-14:00 Gaztetxoentzako jolasak Ibaizabal parkean (Euria bada, Landako Gunean)

12:00 Haur marrazki lehiaketaren sari banaketa San Fausto auzoan

17:00 Dantza modernoa, garaikidea eta urbanoa L’ Atelier Dantza Eskolaren eskutik Ezkurdin

19:30 Patxikotxuri eta jaiei agur esateko Gigantes De Luz ikuskizuna udaletxeko plazatik hasita eta tren-kotxera zaharretan