Zubi bi su: ikasturte bateko lanaren emaitza asteburuan San Agustinen

DBH 2ko ikasleak jo eta su ari dira Zubi bi su antzezlanaren prestaketan. Bariku honetan (maiatzak 18) 22:00etan eta, zapatuan (maiatzak 19) eskainiko dute San Agustin Kulturgunean. Ikasturte osoko lana dago atzean eta orain, azkeneko estutuaren eta urduritasunen garaia da. Miren Erdoiza, Kurutziagako antzerkigintza proiektuaren arduradunarekin hitz egin dugu asteburuko estreinaldiaz. Estreinaldiaren aurreko egun eta Read more about Zubi bi su: ikasturte bateko lanaren emaitza asteburuan San Agustinen[…]

“Txotxe” Zunda meteorologikoa askatuko dute zapatuan Kurutziagan

DBH4ko sei ikaslek, zientzietako irakasleek, ikastolako informatikariak eta irratiafizionatu batek osatutako zientzia-taldeak zunda meteorologiko bat askatuko du zapatuan ikastolan. Txotxe izena eman diote zundari ikastolako irakasle izan zena gogoan. Aurtengo ikasturtean modu boluntarioan osatutako proiektua da zunda meteorologikoarena. Sei ikaslek aurkeztu zuten euren burua eta eskola orduz kanpo, eguerdietan landu dute. Aurreikusi dutena betetzen baldin Read more about “Txotxe” Zunda meteorologikoa askatuko dute zapatuan Kurutziagan[…]

DBH4 Ikus-entzun: 50. urteurreneko proiektua

50. urteurrena gaitzat hartuta buru-belarri ibili dira ikus-entzunezko hezkuntzako ikasleak. Ikastolaren ikuspegi ezberdinak landu dituzte, lan anitzak eta hunkigarriak sortuz. Gogor eta ilusioz egin dute lan, eta sorkuntza lanak plazaratzeko unea iritsi da. Astero lan bat argitaratuko dugu. Bertan duzue ikusgai June Belategik eta Maider Unanuek sortutakoa. Gozatu! Ikus-entzuneko ikasgaiaren blogean informazio gehiago.

Euskararen Ginkana (05-17)

Aupa, Ginkanakideok: Hemen duzue aurreko asteko erantzuna: Herriaren izena  frantsesez Herriaren izena euskaraz Mauleón Maule Aussurucq Altzürükü Barcus Barkoxe Tardets Atharratze Saint-Etienne Doneztebe Trois-Villes Iruri Larrau Larraine Licq Ligi Aste honetan 45 lagunek erantzun duzue eta horietatik 18k bakarrik eman duzue erantzun zuzena. Zailtasun handiena Saint-Etienne-en egon da, hainbatek Baigorri aipatu duzue (Sant-Etienne de Baigorri) Read more about Euskararen Ginkana (05-17)[…]

DBH 3: Bilera deia

DBH 3: Bilera deia Kaixo, familia: Pasa den ikasturtean zuen seme-alabek Ebaluazio Diagnostikoko frogak egin zituzten. Froga horien arduraduna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila da, eta urte birik behin egiten dira Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailan. Frogen emaitza orokorrekin batera, familia bakoitzari banatu beharreko bere seme-alabaren emaitzen txosten indibidualak jaso ditugu. Egokia Read more about DBH 3: Bilera deia[…]

Jolas-eremu berria zabalik egongo da asteburuetan eta jaiegunetan

Urko Rodriguez. Kurutziaga Ikastolako zuzendaria. Jolas-eremu berria urtarril amaieran zabaldu bazen ere, apiriletik dago erabat erabilgarri. Erabiltzaileek positiboki baloratu dutela uste du Urko Rodriguezek. Orain, udalak egindako lurren lagapenari erantzunez, jolas-eremu berria egunero 16:30etatik 20:00etara eta asteburuetan eta jaiegunetan 10:00etatik 20:00etara herritar guztientzako zabalik egongo da. Apiril erditik gehiago zabalik dago jolas-eremu berria bere ostasunean. Read more about Jolas-eremu berria zabalik egongo da asteburuetan eta jaiegunetan[…]

Artezkaritzaren oharra: Kudeaketa organoetan parte hartzeko deia

Artezkaritzaren oharra: Kudeaketa organoetan parte hartzeko deia Kaixo, guraso: Urtero legez, aurten ere gurasook osotzen dugun Kurutziaga Ikastolako Kooperatiba Elkarteko Errektore Kontseilua berritzen dela eta berton parte hartzeko prozesua zabalik dagoela adierazi nahi dizuegu. Kooperatiba bat izanik eta ikastolako parte garen neurrian, guraso guztiok dugu Ikastolako kudeaketa Organo ezberdinetan parte hartzeko eskubidea (izan Artezkaritza Batzordea Read more about Artezkaritzaren oharra: Kudeaketa organoetan parte hartzeko deia[…]