DBH4ko ikasleen agurra

Kaixo, familia:

 

Gure artean hainbat urte eman eta gero, agur esateko ordua heldu da. Hori dela eta,  ekitaldi xume bat antolatu dugu, eta denak, guraso eta ikasle zaudete gonbidatuta. Bertan, oroigarri txiki bat emango zaizue, eta bukaeran LUNTX bat dastatzeko aukera izango dugu.

Ekitaldia ekainaren 27an arratsaldeko 18:00ean HHko eraikuntzan izango da (sarrera frontoiko atetik).

 

Besterik gabe, bertan elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara.

 

Zuzendaritza