50. urteurrena: guraso sortzailei omenaldia (argazki galeria)

Joan den maiatzaren 3an, 50. urteurreneko ekitaldien barruan omendaldi polit eta hunkigarria egin genien orain berrogeita hamar urte hasi eta laurogeigarren hamarkadara arte Kurutziaga Ikastola sortu eta bultzatzeko lanetan aritu ziren gurasoei. Aitortza ekitaldi honetara garai hartako hainbat guraso edo euren ondorengoak hurbildu ziren. Gure aldetik, ikasle, irakasle ohi eta gaurko gurasoz osatutako taldetxo batek Read more about 50. urteurrena: guraso sortzailei omenaldia (argazki galeria)[…]

Errugbia eta elkartasuna: Gammar proiektua

Errugbia eta elkartasuna: Gammar proiektua Kaixo Lagun! Aurten ere VIII.Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa 2018 antolatu dugu eta azken hiru urteetan bezala, errugbia elkartasunezko ekintza batekin lotu nahi izan dugu. Hori dela eta, zortzigarren topaketa honetan Saharako emakumeak laguntzeko asmoa dugu. Horretarako, Rio de Oro Durango eta Durango Rugby Taldea elkartu egin gara. Elkartasun honen bitartez, Read more about Errugbia eta elkartasuna: Gammar proiektua[…]

Euskararen Ginkana (05/10)

Euskararen Ginkana Aupa Ginkanakideok! Aurreko asteko berriak ematen hasiko gara: -Emaitza zuzena Erronkariera zen, bertakoa bait zen gure pertsonaia, hau da, Julian Gallarre. Ekialdeko Nafarroako Euskara ere baliagarria litzateke, Koldo Zuazok egiten duen sailkapenean Erronkariera eta alboko bailarako Zaraitzuera aldaerak euskalki horretan batzen bait ditu. -Guztira 57 lagunek erantzun duzue eta horietatik 44k eman duzue Read more about Euskararen Ginkana (05/10)[…]

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzuneko ikasleak Kurutziagan

Mondragon Unibertsitateko Iker Gutierrez, Gorka Gomez eta Maddi Garmendia ikus-entzunezko ikasleak gurean izan ditugu. Gradu bukaerako lanarekin ari dira buru belarri, ikus-entzunezkoak hezkuntzan txertatzen dituen proiektuarekin. Datorren ikasturtean Lazkaoko San Benito ikastolan praktikan jarriko dute proiektua . Kurutziaga ikastolan Ikus-entzunezko hezkuntzan egiten ari garen lanaren berri izan dute ikasgaiko blogaren bitartez, eta bertatik bertara ezagutu Read more about Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzuneko ikasleak Kurutziagan[…]

Euskararen Ginkana

IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANA   Kaixo, familia eta langile! Euskara taldekook ekimen berri bat jarri dugu martxan Ikastola osatzen dugun familia eta langileontzat: EUSKARAREN GINKANA. Bertan, ostegunero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue. Horretarako datozen 5 astetan, buletinean bertan, EUSKARAREN GINKANA atalean, EUSKARArekin edota EUSKAL KULTURArekin lotutako galdera bat agertuko da. Galdera Read more about Euskararen Ginkana[…]

Ikastolako guraso sortzaileei omenaldia GAUR

Gaur, maiatzak 3, eguena, arratsaldeko 18:30etan Haur Hezkuntzako eraikinean egingo dugu ikastolako guraso sortzaileen omenaldi ekitaldia. Izan atzoko edo gaurko guraso, edo ikasle, gonbidatuta zaude ekitaldian parte hartzera. Zatoz! Behean duzue, orain hamar urte, ikastolaren 40. urteurrena zela-eta egindako dokumentaletik Kurutziagaren hasierako urteei dagokien pasartea (Dokumentala Edorta Barruetabeñak eta Arantza Bilbaok egin zuten).

DBHko Euskara Taldearen futbito txapelketa

Apirilaren 23an hasi zen DBHko Euskara Taldekoek antolatutako futbol txapelketa. Datozen egunetan, jolas orduan, DBHko maila ezberdinetako neska-mutilez osaturiko taldeak lehiatuko dira futbito zelai berrian. Izen ematea  norbanakoa izan da eta taldeak zozketaz osatu dira. Guztira 65 neska-mutilek eman dute izena eta 8 taldetan banatu dira.

DBH 4: Ibaizabal, aurrematrikula

DBH 4: Ibaizabal, aurrematrikula Kaixo, familia: Ikastolan aurkezpena egin ostean, eta ikasleek gurera bisita eginda gero…, gogoratu maiatzaren 2tik 14ra aurrematrikulazio epea izango dala.   Gure matrikulazio argibide, prozedura eta inprimakiak eskegita dituzue gure esteka honetan, http://www.ibaizabalikastola.eus/eu/matrikulazioa_batxi  eta zalantzetarako zuzendariarentzako formularioa  ere zuon eskura jarri dogu bertan. Dena dela, Kurutziaga ikastolako ikasleek ostiralean jasoko dituzue inprimakiak eta jarraibideak. Read more about DBH 4: Ibaizabal, aurrematrikula[…]