Berrogei urte ikastolan

Karmele Arruti. Kurutziaga Ikastolako irakaslea. Tangoak dio hogei urte ez direla ezer, baina berrogei izango dira, izan, zerbait. Kurutziaga Ikastola hazten eta eraldatzen ikusi duenaren begirada Karmelerena. Abenduan hartuko du ondo merezitako erretiroa. Noiz hasi zinen Kurutziaga Ikastolan lanean, eta zelan gogoratzen duzu orduko ikastola? Orain dela 40 urte hasi nintzen. 21 urte, ilusio handia Read more about Berrogei urte ikastolan[…]

Kurutziaga Ikastolako ordezkariak Ikasketa Kooperatiboen IV sinposioan

  Ikastola ikasketa kooperatiboari buruzko (IKKI) formazioan sartu zen 20014/2015 ikasturtean. Programa honen helburua lan kooperatiboa sustatzeko estrategia metodologikoa ikastola osora zabaltzea da; hasieran formazioa jaso zuen taldetxoak atzetik datozenei transmititzen ari delarik formazio eta esperientzia. Asteburuan, ikastolako irakasle diren Nekane Zubizarreta eta Idoia Sopelana metodologia honen inguruan Mallorkan izan den Sinposioan hartu dute parte Read more about Kurutziaga Ikastolako ordezkariak Ikasketa Kooperatiboen IV sinposioan[…]

Nafarroa Oinez 2017, domekan, Lesakan

Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinezen ekitaldia Bikin bat in leloarekin. Durangon San Fausto jaiak izan arren, mezu honekin batera domekan, urriak 15, Lesakara hurbiltzeko gonbitea doakizue. Aurtengo ekitaldirako atondutako webgunean aurkituko duzue egunari buruzko informazio guztia.

Leihatilaren bestaldean dagoena

Irantzu Agirre Narbaiza. Ikastolako idazkaria. Ikastolara lehenengoz hurbiltzen direnek berarekin egiten dute topo. Telefonoaren beste aldean egon ohi dena bera da. Kurutziagako ikaslea izan zen, langilea da orain hamar urtez gero. Ikastolako ikaslea izan zinen, eta ikastolako langilea zara orain. Bi aldeetatik ezagutu duzu ikastola. Ikastolako ikaslea nintzenean nork esango zidan niri “Mariasun berria” izango Read more about Leihatilaren bestaldean dagoena[…]