bide segurtasuna

[ARGAZKI GALERIA] LH5 eta LH6: Bide heziketa

Kaixo, familia:

Azken bi asteetan LH5 eta LH6ko ikasleek bide heziketako saio praktikoak izan dituzte. Bizikletan herritik ibili ahal izateko arauak eta seinaleak ezagutu dituzte eta kaskoa modu egokian janztearen garrantziari buruzko, eta argiak eta txirrina eramatearen derrigortasunaren inguruko azalpenak jaso dituzte. Ondoren, bizikletak hartu eta Durangon buelta bat eman dute eta zonalde desberdinetan ibili ahal izan dira ikasitakoa praktikan jartzeko.

Bide segurtasuna