50. urteotan ikastolako langile izan direnei aitortza

Atzo (martxoak 1) egin genuen 50. urteurreneko lehenengo ekitaldia. Urteotan guztietan Kurutziagako langileak izan direnei gure aitortza egin eta esker ona adierazi gura izan genien. Ekitaldi polita eta hunkigarria izan zen. Datorren asteko buletinean bidaliko dizuegu ekitaldiaren berri zabalago. Hona hemen Anboto astekariak ekitaldiaz eginiko albistearen lotura. LANGILE OHIEI OMENDALDIA.

50. Urteurrena: urteotan ikastolako langile izan direnei aitortza

Gaur, martxoak 1, Kurutziaga Ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldiei hasiera emateko, urte guzti hauetan Kurutziaga Ikastolan behar egin duten langileei aitortza egin eta esker ona adierazteko ekitaldia gertatu dugu. Ekitaldi xumea izango da baina bihotz-bihotzetik egina.  Haur Hezkuntzako eraikin eraberrituan ospatuko dugu arratsaldeko 18:00etan. Kurutziagako komunitateko kide zaren neurrian gonbidatuta zaude bertara. Zatoz!

50. urteurreneko logotipoa

Aurreko astean azaldu genizuen moduan badaukagu 50,. urteurrenerako logotipoa. Bizitzeko hezi leloari irudi dinamiko eta koloretsua gehitu diogu. Erdigunean Kurutziga Ikastolaren betiko logoaren bi hegalek ostzen duten zirkulua mantendu dugu baina kolore askotariko “pertsonez” inguratu dugu, ikastolak bera biltzen duen aniztasunaren seinale. Eta guztien artean zazpi puntako izarra, edo eguzkia (bakoitzaren begiradaren arabera) osatzen dute, Read more about 50. urteurreneko logotipoa[…]

HH2: jostailurik barik olgetan

Ibaizabal ikastolako Haur Hezkuntzako goi mailako zikloko ikasleak etorri dira jostailu gabeko materialekin zelan jolastu erakutsi eta ikastera.

50. urteurrena antolatzen

Kurutziaga Ikastolak 50. urteurrena ospatuko du aurten eta taldetxo bat ari da honezkero ekitaldiak prestatzen. Talde horretako kide dira Idoia Elorriaga eta Elixabete Imaz. Biak ala biak ikasle ohiak eta gurasoak dira gaur egun Kurutziagan. Martxoaren 1erako prestatu dute urteurrenari hasiera emango dion ekitaldia. Osatu da, beraz, 50. urteurrena antolatzeko taldea. Abenduan deialdi orokor bat Read more about 50. urteurrena antolatzen[…]