DBHko Euskara Taldearen irteera

Joan den astean, zerua urdin izan zen egun bakanetako batean, irteera izan zuten DBHko Euskara Taldekoek. Ondarrura joan ziren eta handik Saturrarango hondartzara. Ura hotz baina gogoak bero!

Datorren asteko ezohiko Batzar Nagusiaz Kurutziagako presidentearekin

Datorren asteazkenean, ekainaren 13an, izango da Kurutziaga Ikastola Kooperatibaren ezohiko batzar nagusia. Kooperatibako kide diren familien aurrean 2017/18 ikasturtearen deskargua egiteko eguna izango da, “positiboki baloratzen den” ikasturte bati dagokiona. Hasteko, argitu dezagun kontzeptu bat: ezohiko batzarra deitzen zaio ekainean egin ohi den batzar orokorrari. Zergatik? Sinplea da azalpena. Kooperatiba garen neurrian, gure kontuak eta Read more about Datorren asteko ezohiko Batzar Nagusiaz Kurutziagako presidentearekin[…]

Ikastolako jaialdia: afarirako txartelak salgai

Ekainaren 15ean izango da aurtengo ikasturteko Kurutziaga Ikastolako jaialdia. DBH2ko ikasleek, irakasleek eta gurasoek dute jaialdia antolatzeko ardura eta ekainaren 1etik aurrera erosgai izango dituzte, ikastolan bertan, afarirako txartelak. Ekainaren 1etik 12ra, egunero hiru aukera izango dituzue txartelak erosteko. Goizez: Jolastorduan: 11:30-12:10 Arratsaldez: Sarrerako Ate Urdinean: 16:30-17:00 Frontoian: 16:30-17:00

LH1: Hontza museoan, Mañarian.

Joan den ostiralean, Mañariara irteera egin genuen. Hontza museora eta herriko elizara bisitak egin genituen. Eguraldia lagun izan zen eta herritik pasiadatxo bat emateko aukera ere izan genuen.  Ederto igaro genuen eguna.

LH2: mendira irteera

Maiatzaren 31an, nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu, LH2koak mendira txangoan joan ginen. Larrinagatxu eta Bitañoko paisaiak ikusi ondoren, Izurtzako frontoira joan ginen bazkaltzera. Primeran pasatu genuen!  

HH 2. zikloa: Karrajorarte. Kantu lirikoa

Joan den ostiralean (ekainak 1), Agurtzane eta Irati izan genituen Karrajorarten. Kantu lirikoan aritu ziren eta umeei hasieran barregarria iruditu bazitzaien ere, azkenerako asko gustatu zitzaien.