Izan KORRIKA laguntzailea

KLIKA KORRIKA! Gaurtik aurrera, ikastolako idazkaritzan KORRIKA LAGUNTZAILEA izateko aukera izango dugu, 12 euroren truke, AEKren euskaltegiei laguntza eman eta Klikakorrika pina eta txartelaren abantailalk eskuratu ahalko ditugu. Ez galdu aukera eta izan zaitez Klikakorrika laguntzailea!

Udako aisialdi eskaintza: datu jakingarriak

Kaixo, Ikastolakide: Mezu honekin batera 2019ko udarako Kurutziaga ikastolatik luzatzen ditugun eskaintzen berri eman gura dizuegu. Datorren asteko buletinean informazio zehatzagoa jasoko duzue baina, badakigunez zuetako hainbat udako oporrak antolatzen hasita zaudetela, hona hemen hainbat datu jakingarri: Udako egonaldiak 2019 Urtero legez antolatuko ditugu Udako Egonaldiak Berbaroko kideen eskutik.  Ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarte izango Read more about Udako aisialdi eskaintza: datu jakingarriak[…]

HH: Inauteriak

HH: Inauteriak Inauteri sasoia gainean daukagula eta, jadanik hasita gaude prestaketa lanetan. Aurten martxoaren  1ean ospatuko dugu. HH 1. zikloa (0, 1 eta 2 urte): Martxoaren 5ean etorriko diren haurrek berriro mozorrotzeko aukera izango dute, nahi izanez gero. Kontutan izan ez dela komeni osagarririk ekartzea eta mozorroa erosoa izan dadila.     Inauteri eguna Ordutegia Zerbitzuak Read more about HH: Inauteriak[…]

LH: Inauteriak

LH: Inauteriak  Inauteri sasoia gainean daukagula eta, jadanik hasita gaude prestaketa  lanetan. Aurten Martxoaren 1ean ospatuko dugu:   LH           Gelan adostutako gaiaren inguruko mozorroa ekarriko dute etxetik jantzita. Ordutegia: 9:00-12:30 (LH 1-4) 8:45-12:30  (LH5-6) GOIZEZ BAKARRIK Jantokian gelditzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (mesedez errespetatu ordua). Goizeko zaintza: normaltasunez. Jantokia: normaltasunez. Read more about LH: Inauteriak[…]

DBH: Inauteriak

DBH: Inauteriak Aurten martxoaren 1ean ospatuko dugu inauteri eguna ikastolan (HH eta LHko ikasleek jaialdia ospatuko dute). DBHko ikasleek ohiko jarduna izango dute baina eguerdian 14:30ean bukatu beharrean 13:00etan bukatuko dute. Ikasleek, hala nahi badute, mozorrotuta etortzeko aukera daukate. GOGORATU: martxoaren 4an eta 5ean ikastolan jai izango da 3 urtetik aurrerako guztientzat.

Mendi irteera eta Txitxiburduntzi (Ekintza martxora atzeratu da)

Kaixo ikastolakideok: Urte batzuk badira ikastolako Mendi Taldea bertan behera geratu zenetik. Hainbat gurasoren eskariari erantzunez, Kurutziagako Kirol Batzordeak erabaki du aurten berriro martxan jartzea. Gure gogoak eta asmoak zein diren jakin eta elkarrekin konpartitzeko, zer hobea irteera bat antolatzea baino. Elorriotik San Lorentzorako ibilbidea da proposatzen dizuegun lehenengoa. Datorren otsailaren 24rako jarri dugu zita, Read more about Mendi irteera eta Txitxiburduntzi (Ekintza martxora atzeratu da)[…]

HH 3 urte: ur botilak

HH 3 urte: ur botilak Kaixo, familia: Proiektuarekin aurrera egiteko ur botila hutsak behar ditugu. Eskerrik asko, Irakasleak