DBH: Jantokia- garrantzitsua-

Kaixo, familia:

Jantokiko kudeaketa hobetzeko asmotan, aurrerantzean, DBHko familiek jantokiaren erabilerari buruzko gora-beherak jakinarazi egin beharko dituzte. Jakinarazpen hauetarako erabiliko den tresna web gunean egongo den galdetegi bat izango da. (Web guneko “jantokia” atalean, menuen goiko aldean) Jantokiko ikonoa klikatuta ere heldu zaitezkete:

Galdetegi hau hurrengo kasuetan bete beharko da:

  • Eguneroko bazkaltiarrak: egun batean zerbitzua erabiliko ez badu.
  • Astean 3 eguneko bazkaltiarrak:
    • Bere ohiko egun batean zerbitzua erabiliko ez badu.
    • Bere ohiko egunetatik kanpo zerbitzua erabiltzea nahi badu.
  • Noizbehinkako bazkaltiarrak: zerbitzua erabiltzea nahi duen bakoitzean.

Galdetegi hau zerbitzuan gora-behera dakarren egunaren bezperan bete beharko da eta, egoera berezietan (ikasle bat gaixo dagoelako adibidez), egunean bertan goizeko 10:00ak baino lehen.

Aproba modura abian jartzen dugun metodo hau, azarotik aurrera kuota kobraketarako datutegi modura erabiliko dugu, beraz, daukan garrantzia eman eta ondo betetzea eskatzen dizugu.