Mailaz-mailako batzar pedagogikoa telematikoak urrian

Kaixo familia:

Jakinarazten dizuegu urrian zehar egingo ditugula batzar pedagogikoak. Egutegia buletin honen bitartez jakinaraziko dizuegu.

Bilera hauek telematikoak izango dira, meet bidez. Bileraren lotura zuen seme alabei zabaldutako emailera bidaliko da. Beraz garrantzitsua izango da e-posta hauek aktibatzea.

E-posta hori zelan aktibatu behar duzuen buletin honekin batera doakizuen beste ohar batean daukazue.  Jarraitu pausuak, mesedez.