Alexia: Baimenak sinatzeko ataria

Kaixo familia,

Kurutziaga Ikastolak hainbat esparrutan ez du esku hartzeko konpetentziarik izaten, gurasoen baimenik ez badu. Horren adibide dira, esaterako, eguerdietako irteerak eta medikamentuen administrazioa.

Ikasleek eguerdietan instalakuntzetatik kanpora atera ahal izateko, gurasoek sinatutako baimen berezi bat entregatu behar dute. Halaber, ikastolak ez du ikasleei medikamentuak emateko konpetentziarik, gurasoen baimenik barik. Seme-alabei ikastolan medikamentuak administratu ahal izateko, edota ikasleak ikastolako instalazioetatik atera ahal izateko, zenbait dokumentu sinatu behar dira. 

Baimenen dokumentuak ahalik eta eskuragarrien edukitzeko, Alexia plataformako Galeria atala baliatu dugu. Edozein momentutan dokumentu horiek deskargatu eta sinatu daitezke, eta behin sinatuta, tutorearen eskuetan jar ditzakezue.