HH 4 eta 5 urte: ikasturte hasierako bilerak (DATA ZUZENKETA)

Kaixo, familia:

HH 4 urteko ikasturte hasierako bilera urriaren 21ean URRIAREN 26AN, asteartea, izango da era telematikoan. HH 5 urteko ikasturte hasierako bilera, berriz, urriaren 26an URRIAREN 21eanosteguna, telematikoki baita:

 

Euskaraz: 17:30ean

Gazteleraz: 18:30ean

 

Gogoratu bilera hauetara konektatzeko zuen seme-alaben e-postara sartu behar zaretela (jarraibideak).

 

Helbide horretan jasoko duzue bilerarako lotura eta helbide horretatik konektatu beharko zarete.

 

Saiatu zaitezte bilerara 5-10 minutu lehenago konektatzen azken orduko arazoak ekiditeko.

 

Bilera telematikoan konektatu bezain laster, ez ahaztu mikrofonoa eta kamera desaktibatzea.

 

Batzarrean zehar sortu ahal zaizkizuen zalantzak argitzeko erabili ezazue txata eta egin itzazue zuen galderak idatziz. Momentuan erantzuten ez ditugun galderak bukaeran argitzen saiatuko gara.