COVID-19a eta San Faustoak

Urtean behin izaten dira Durangoko jaiak eta denok nahi izaten dugu ondo pasatu. Egoera baretzen joan arren, arduraz jokatzea dagokigu aurten ere. 

12 urtetik aurrerakoak txertoa hartuta egon arren, gogoratu gure seme-alaba txikienak direla egoera zaurgarrian daudenak. Etorriko dira garai hobeak, baina aurten ere, gu geu eta gure ingurukoak zaintzea dagokigu.

Izan arduratsu.

Artezkaritza Batzordea.