(guraso.eus) Rakel Gamito: “Ez geunden prest, ez etorri den egoerarako, ez hain azkar horretara moldatzeko”

Rakel Gamito irakaslea gurean izan genuen otsailean segurtasun digitalerako #IZANDIG programa zela-eta. Oraingo honetan guraso.eus webguneak Rakel Gamitori Goiena Telebistan egindako elkarrizketa bat jaso du. Bertatik hartu dugu ondorengo testua eta bideoa (hemen)

Rakel Gamito: “Ez geunden prest, ez etorri den egoerarako, ez hain azkar horretara moldatzeko”

Amaitzear da 2019-2020 ikasturtea. Guztiz ezohikoa izan da; izan ere, goitik behera baldintzatu du pandemia egoerak. Ikastetxeak itxi eta etxetik aritu da lanean hezkuntza komunitate osoa. Erantzun egokiak eman zaizkio egoerari? Hezkuntza sistema prest zegoen edo berde xamar? Hurrengo ikasturtean zer?

Gaia hedabideetan da eta arduradun politikoak ere ari dira lanean. Irakaslea eta ikertzailea den Rakel Gamitoren iritzia jaso dugu.

Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea da.  IKTak, Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan, irakasleen prestakuntza, adingabeen Interneten erabilera-ohiturak… Hainbat kontutan da aditua.