Ordezkapenak egiteko lan-eskaintza (2020-21 ikasturtea)

DURANGOKO KURUTZIAGA IKASTOLAK BEHAR DITU:
2020-2021 ikasturterako
ORDEZKAPENAK EGITEKO
ONDOKO LANPOSTUAK:

DBH:

• HIZKUNTZA IRAKASLEA MUSIKAREKIN (Behin behineko lan eskaintza, lanaldi osoan urte guztirako) – ERREFERENTZIA: HIZKUNTZA
ESKATZEN DENA:
• Filologian gradua edo lizentziatua (Euskal filologia, Hispaniarra…).
• Musikako goi mailako gradua edo gradu ertaina
• Euskara maila C1.
• CAP edo DBHn irakasle izateko masterra.
• Baloratuko da: Eskarmentua eta EKI-ren ezagutza.

• MATEMATIKA ETA NATUR IRAKASLEA (Behin behineko lan eskaintza, %65-ean urte guztirako) – ERREFERENTZIA: MATEMATIKA-NATUR
ESKATZEN DENA:
• Matematika, Informatika, Goi Ingeniaritzan, Zientziak orokorrean lizentziatu/gradua.
• Euskara maila C1.
• CAP edo DBHn irakasle izateko masterra.
• Baloratuko da: Eskarmentua eta EKI-ren ezagutza.

• MATEMATIKA ETA TEKNOLOGIA IRAKASLEA (Behin behineko lan eskaintza, %75-ean urtarrila arte) – ERREFERENTZIA: MATEMATIKA-TEKNO
ESKATZEN DENA:
• Matematika, Informatika, Goi Ingeniaritzan, Zientziak orokorrean lizentziatu/gradua.
• Euskara maila C1.
• CAP edo DBHn irakasle izateko masterra.
• Baloratuko da: Eskarmentua eta EKI-ren ezagutza.

Lan deialdian parte hartzeko, hautagaiek kurrikuluma eta espediente akademikoa eskaneatuta bidali beharko dute laneskaintza2021@kurutziagaikastola.eus helbidera, dagokion erreferentzia aipatuz. CV-ak hartzeko azken eguna EKAINAREN 26a izango da.

Lan elkarrizketak, uztailean burutuko dira.