Ez da jantoki zerbitzurik egongo urriaren 4an eta 11n

Egunotan prentsan eta telebistan ikusi ahal izango zenuten modura, ostalaritza sektorean gatazkak daude Lan Hitzarmena adosterakoan, eta horrek eragina du gure jantokian. Greba deialdiak daude iragarrita urriaren 4, 11 eta 12rako (azken hau jai eguna da ikastolan). Hori dela eta egun horietan ez da jantoki zerbitzurik egongo, izan ere gure jantokiko langileriaren gehiengoak bat egingo du geldialdi hauekin. Jakingo duzuen moduan, gure ikastetxean Ausolan catering-enpresa dugu eskola-jantokia kudeatzeko.

Apirilaren bukaeran, ikastolako jantokiko langileekin bildu ginen beraien kezka legitimoei heltzeko, eta bi proposamen jaso genituen haien aldetik. Lehenik eta behin, langileak Ikastolako zuzeneko langile bihurtzea; eta, bigarrenik, gure erakundeak catering-enpresari presioa egitea langile horien lan-baldintzak hobetzeko.

Ikastola modu aktiboan egon da udan gai hau bideratzeko proposamenak lantzen eta berauek langileei helaraziz, eta bide horretatik jarraituko dugu aurrerantzean ere.

Hortaz, ikastolaren eraikina zarratuta egongo da eguerdian (HH eta LHko ikasleentzako). Hori bai, 14:30etik aurrera ikastolak ohiko jarduna mantenduko du. Umeak batzeko uneak betikoak izango dira urriaren 4an eta 11n, ordutegi hauetan:

HH 0-1-2 urte: Ez da egongo bazkari zerbitzurik. Umeak 12:00-12:45 bitartean jaso ahal izango dira eta gero 14:30ean ikastolan uzteko aukera egongo da.

HH 3-5 urte: Ikasleak 12:00tan batu beharko dira frontoian. Arratsaldean 14:30ean sartuko dira ikastolara ohiko ateetatik.

LH: Ikasleak 12:30ean batu beharko dira adin tarteari dagokion unean. Arratsaldean 14:30ean sartuko dira ikastolara ohiko ateetatik.

DBH: Ikasleek ordutegi jarraia dute eguaztenetan, beraz klaseak bukatzeagaz batera etxera joango dira.

Jantokiko erabiltzaile direnei urriko fakturan zuzeneko deskontua aplikatuko zaie.

Adeitasunez,

Artezkaritza