Ikas txokoa martxan

Kaixo, familia hori:

Datorren astelehenetik aurrera ikasleek erabilgarri izango dute ikastolako IKAS TXOKOA: etxerako lanak egin, irakurri edo lasai egoteko.

Ikastolako sotoko Mugarra gelan dago kokatuta, tuneleko ate urdinetik sartu eta eskaileran behera joanda eskuineko gelan.

Astelehen, astearte eta ostegunetan 16:30etik 18:00etara eta asteazkenetan 15:30etik 18:00etara dago zabalik.