Egunean Behinek hamairugarren denboraldiari ekingo dio; sartu Kurutziagako taldean!

Urriaren 2an Egunean Behin aplikazioak hamairugarren denboraldiari ekingo dio. Gogoratu aplikazioa jaitsi eta jolasteaz gain, aplikazioak taldeak sortzeko aukera ematen duela, eta aukera hori baliatuta Kurutziaga ikastolako taldea sortuta daukaguBertan, ikasle, irakasle, langile eta familiak elkarregaz lehia sano baten barruan aritzea gurako genuke. Denboraldiaren bukaeran, Kurutziaga ikastolako denboraldiko jokalaririk onenak sari berezia eramango du.

Taldeko kide egiteko aplikazioa deskargatu beharko duzue zuen telefono mugikorretan. Behin aplikazioa jaitsita, sartu Taldeak atarian, sakatu + tekla, “giltza erabiliz” aukeratu eta taldera gehitzeko honako gako hau idatzi: 4F8C9A

Animatu eta parte hartu!