Kurutziaga Ikastolako ikasleek jaurtiko dute San Faustoetako txupinazo txikiko txupina!

Geroago eta hurbilago ditugu Durangoko jai handiak, San Faustoak, eta aurtengoa berezia izango da Kurutziagako ikasleentzat. Izan ere, aurten gure ikasleek txupinazo txikiko txupina jaurtitzeko ardura izango dute!

Urriaren 15ean protagonista izango da gure ikastola. 12:00tan hasiko da txupinazo txikira eramango gaituen kalejira. Ezkurditik hasita, udaletxeraino egingo dugu kalejira, erraldoiekin eta buruhandiekin batera. Ostean, ohorezko aurreskua dantzatuko dute udaletxe aurrean. 12:30ak izango da gure ikasleek txupina botako dutenean. LH6ko hiru ikasle izango dira protagonistak: Inar Lea, eta Jare.

Animatzen zaituztegu guztioi kalejiratik hasi eta udaletxeraino giroaz eta egunaz gozatzea! Gora San Faustoak!