Eguerdiz eskolaz kanpoko bestelako jardueretara doanak ere bere mailari dagokion ordutegian bazkaldu beharko du.
Aurten Covid-19a dela-eta hartu ditugun neurrien artean mailakako taldakatzearena dago.
Taldekatzeak mailakakoak izango dira eta ikasleek ezingo dute euren mailari ez dagokion ordutegi batean bazkaldu.
Txandak honela antolatu dira:
Lehen txandan HH3-HH4-HH5 urtekoek bazkalduko dute 11:50-12:25 bitartean.
Bigarren txandan LH1-LH2 mailakoek bazkalduko dute 12:35-13:05 bitartean.
Hirugarren txandan LH3-LH4 mailakoek bazkalduko dute 13:15-13:45 bitartean.
Laugarren txandan LH5-LH6 mailakoek bazkalduko dute 13:55-14:25 bitartean.
Bostgarren txandan DBH1-DBH2-DBH3-DBH3 mailakoek bazkalduko dute 14:45-15:15 bitartean.
Ikasle bakoitzak bere mailari dagokion lekuan bazkalduko du.
Bazkalostean, bere mailari dagokion espaziora joango da zaintzaileekin, eta bertan egongo da arratsaldeko klaseak hasi arte.