Covid-19az eta protokoloaz galderak egiteko eposta

COVID-19 OHARRA FAMILIEI

Hasi dugu ikasturtea eta denon artean pixkanaka bagoaz errealitate berri eta berezi honetara egokitzen. Egoera aldakor honetan, Hezkuntza Saila ere egunez egun aldaketa eta jarraibide berriak ezartzen ari da Jarduketa-Protokoloan. Hori dela eta, jakinarazi nahi dizuegu ikastolan hauek aztertu eta beharrezkoak diren doiketak egiten joango garela datozen egun eta asteetan.

Edonola ere familiok hainbat eta hainbat galdera izango dituzue COVId-19ari  eta funtzionamenduari buruz. Izan ditzakezuen galderak erantzuteko eposta helbide bat sortu dugu:

covid-19@kurutziagaikastola.eus.

Beraz, gai honen inguruan dituzuen galderak eposta horretara bideratu.

Zuen pazientzia eta laguntza aldez aurretik eskertuz, agurtzen zaituztegu.

Kurutziaga Ikastolako Zuzendaritza