Hitzez eta Ahotsez: Umorez jositako irakurraldia

Bederatzigarren ediziora ailegatu da Hitzez eta Ahotsez ekimena. Aurreko zortzietan gerta zitekeen, baina oraingoan behar zuen gaiak atera: Umorea. Ahozkotasunaren bitartez umorea egiten ohituta gaude; baina idazkera jasoan? Sareetako esaldi barregarri ugari ezagutzen ditugu, baina literatura jasoan? “Erronka bat izan da euskarazko literaturan umorea bilatzea eta hori azaleratzea” azaldu zuten Hitzez eta Ahotsezeko antolatzaileek (behean Anboto komunikabideak egindako elkarrizketaren lotura).

Lortzeko bidean, gonbidatu berezi bat egon da aurten: Ane Labaka Mayoz, bertsolaria eta idazlea. Berak ere Anbotogaz elkarrizketa izan zuen (behean esteka), umoreari buruzko ikerketa egin baitzuen. Labakak umoreagaz izan duen esperientzia kontatu zuen: “Hainbeste ikertuta, eta mugak hain argi edukita, hainbeste kritikatuta, oso zaila egiten zitzaidan umorea sortzea, denbora guztian gauza horiek ikusten nituelako.

Bada, barre egiteko tarterik izango da bihar, barikua maiatzak 5, Benita Uribarrena parkean. Kurutziaga Ikastolako ikasle talde bat ere bertan egongo da, irakurri ahala barre eginez, eta eginaraziz. Kurutziagatik animatzen zaituztegu ekimenera joatera!

IRAKURRI HITZEZ ETA AHOTSEZEKO ANTOLATZAILEEI EGINDAKO ELKARRIZKETA

IRAKURRI ANE LABAKA MAYOZI EGINDAKO ELKARRIZKETA