Paintball ekintza, txapa tailerra, sukaldaritza… denerik Gaztegunearen maiatzeko programan!

Durangoko Gazteguneak aurkeztu du maiatzeko ekintzen programazioa. Denerik egongo da egiteko: ekintza nagusia maiatzaren 27an izango dute, Paintball ekintza izango baitute. Horrez gain, sukaldaritza tailerra, txapa tailerra eta ur jolasak antolatuko dituzte. Paintball ekintzan aurretiaz eman beharko da izena, Gaztegunean bertan, maiatzaren 20a baino lehen.

Animatu bertaratzera!