Datorren astean antolatuko dute XI. Ikastetxeen Tag Errugbi topaketa

Badator Durango Rugby Taldeak antolatzen duen XI. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa! Kurutziagatik urtero legez parte hartzeko irrikitan gaude.

Topaketen egunak eta orduak ondorengoak dira:

  • Maiatzak 10, eguaztena, DBH 3, 4
  • Maiatzak 11, eguena, DBH 1, 2
  • Maiatzak 12, barikua, LH 4, 5, 6

Ekintza hau, urtero legez, elkartasun ekintza bategaz loturik dago. Parte hartzaile bakoitzari, elkarte bati laguntzeko asmoz, euro bateko ekarpena eskatzen zaio. Aurten Durangaldeko Angelman Sindromea Elkarteari lagunduko diogu.