Euskararen Ginkana: Hirugarrenean bai!

Bagatoz hirugarren galderagaz!

Baina aurretik aurrekoaren erantzuna:

Joan zen astean Aranzadi elkarteari buruz ari ginen, eta argitaratzen duten aldizkariak Munibe izena du, noren omenez?:

Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez da izenaren arrazoia, tituluz Peñafloridako kondea (Azkoitia, Gipuzkoa, 1729ko urriaren 23aBergara, Gipuzkoa, 1785eko urtarrilaren 13a), euskal idazle eta musikagilea izan zena.

Erantzuna beraz: Peñafloridako kondea

Eta hemen hirugarrena!

1990. hamarkadan, baita ondoren ere, oso ezaguna egin zen Euskal Herrian PEDRO MAYO abestia. Abesti hau sortu zuen taldearen bultzatzailea (duela urte batzuk zendu zena) beste hainbat taldetako partaide izan zen bere anaiagaz batera 80. hamarkadatik aurrera.

Anai honek animaziozko film bi egin ditu azken urteetan, bata bestearen jarraipena da.

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Zein da lehen filmaren protagonista nagusiaren izena?
  • Zein da bigarren filmaren protagonista nagusiaren izena?
  • Zein da bi protagonisten arteko harremana?