Familiako helduen eta gazteen artean euskara sustatzeko proiektua: Egin zaitez Gurasolagun!

Joan zen astean HIZPROk eta Euskara Taldeak eginiko azterketa batzuen emaitzak eskaini genizkizuen. Datu horieri bultzada emateko eta ikastolako komunitatea euskalduntzeko bidean, Gurasolagun dinamika antolatu du AEKk, Kurutziagako Euskara Taldeak lagunduta. Zer da Gurasolagun izatea? Ikastetxeko gurasoak biltzen diren guneetan euskarazko komunikazioa sustatzea, eta sustapen horren bitartez berbalagun taldea sortzea.

Beheko irudian izango dituzue dinamikaren xehetasun guztiak.

Egin zaitez Gurasolagun!