Kurutziaga Ikastolako heldu eta gurasoen artean, hamarretik sei euskaraz komunikatzen dira

Martxoko azkenengo asteko hainbat arratsaldetan, DBHko euskara batzordeko ikasleek ikastolara umeen bila datozen helduen euskararen erabilera neurtzeko datu-bilketan aritu ziren. Euskara batzordeak berak, HIZPROgaz elkarlanean, ikasleen artean dagoen erabilerari buruz ere egin du bere azterketa. Zenbait egunetan, arratsaldeko 16:30ak bueltan, helduen inguruan ibili ziren zein hizkuntzatan ari ziren asmatu eta datuak jaso guran.

183 elkarrizketetan parte hartu zuten 383 solaskideren hizkuntza erabilera jasotzen dute emaitzek, eta horien azterketa interesgarria da oso. Aipagarria da aztertutako laginaren osaketa: %62 emakumezkoak eta %38 gizonezkoak.

Euskararen erabilerari dagokionez, hona hemen neurketaren emaitzak modu grafikoan:

Gurasolagun ekimena martxan, eman izena!

Arratsaldetan ikastolara datozen helduen hizkuntza-erabileraren neurketak eskaintzen digun aukera baliatuz, gure ikastolako komunitateko parte garrantzitsu bati zuzendutako ekimena martxan jarri nahi dugu: GURASOLAGUN.

Zer egin behar da GURASOLAGUNen parte hartzeko?

Eman izena ondoko estekan, baina gogoratu: informazio gehigarria atalean, argi adierazi Kurutziaga Ikastolako taldean parte hartu nahi duzuela.

IZENA EMAN

ANIMATU ETA PARTE HARTU! 

IKUSI HEMEN IKASLEEN ARTEKO EUSKARA ERABILERAREN AZTERKETA