Ibilaldiko arropa erosteko aukera egongo da bihar Kurutziaga Ikastolan

Kaixo familia,

Bihar, hilak 28, Ibilaldiko arropa erosteko aukera izango dugu Kurutziaga Ikastolan. Aurten Ondarroan egingo den ibilaldiak diseinu berriak ditu, eta ikastolara ekarriko dituzte, gazteek zein helduek jertseak, kamisetak, poltsak… probatu eta ikusi ditzazuen. Hemen zita:

Noiz: Apirilak 28, 16:30etik aurrera.

Non: Frontoiko atarian.

Erosi zure jantzia, eta joan Ibilaldira galaiki!