Hemen gatoz laugarrenarekin!
Hauxe da aurreko asteko erantzuna:
1. Sutagar Eibartarrek Solidarioek ITOITZko urtegiaren kontra eginiko ekintza kontatzen dute “Rotaflexa garraxika” abestian
2. Benito Lertxundiren Orreaga kantuaren arabera EUSKALDUNEN IRRINTZINAK jarriko du zutik Europa
Guztira 17 lagunek erantzun duzue galdera eta horietatik 11 eman dituzue bi erantzunak zuzen.
Eta hemen aste honetakoa eta azken aurreko galdera izango dena:
● taigh athar
● peklenske vrtnice
● os ósos do ano pasado
● ens falta foc
● calon rhy fawr
Bost esaldi hauek hizkuntza ezberdinetan daude idatzita.
Euskaratzen badituzue Euskal Herriko bost pertsona ezagunekin lotuko dituzue.
Bost euskaldun horiek gauza bat dute amankomunean, urtero banatzen den sari baten irabazleak izan dira:
Zein da sari hori?
Gaur erantzun ezkero 3 puntu, bihar 2 puntu eta datorren osteguna baino lehen puntu 1
Animatu eta suerte denori!