GUK16: maiatzaren 25eko gailuen erabilerari buruzko bi formakuntza saio (euskaraz eta gazteleraz)

Maiatzaren 25ean bi saio eskainiko dira ordu berean, bata euskaraz eta bestea gazteleraz.

Izena eman duen jende kopurua ikusita, eta hizkuntz hautuari dagokionez egin den eskaria kontuan hartuz, maiatzaren 25ean bi saio antolatuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, biak ere arratsaldeko 18:00etan. 

Izen emate kopurua altua denez, eta pilaketak sahiesteko asmoz, euskaraz egingo den hitzaldia bietara eskainiko da (modu presentzialean eta online).

Gaztelaniazkoa berriz, jende kopuru txikiagoak eskatu duenez, modu presentzialean eskainiko da, Pantallas Amigaseko adituek beraiek hobesten baitute saioak aurrez aurre egitea.

Ohar garrantzitsua: online saioa ezingo da grabatu.

Izena eman duzuenok mezu bat jasoko duzue asistentzia kofirmatzeko. Beste norbaitek azken momentuan izena eman nahiko balu, idatzi mezua elagoma@kurutziagaikastola.net helbidera.