Xiberoko ikastolen aldeko Ikaskoli saski salmenta azaroaren 27an amaituko da

Xiberoko ikastolak babesteko asmoz jarri dute martxan beste urte batez Ikaskoli saskien salmenta. Hiru saski mota izango dituzte salgai : Pettarra, Arbaila eta Basabürüa.

Saskiak bi ikastoletan dauden ekoizleeri esker osatuak dira. Lotura zuzena daukate ikastolekin: oraingo gurasoak eta guraso ohiak. Kalitate handiko eta bertan ekoiztutako produktuak eskaintzen dituzte. Eskariak azaroaren 27ra arte egin ahalko dira, www.ikaskoli.eus atarian.

Zazpi probintziak zeharkatuz, saskiak, abenduaren 9an banatuko dituzte Euskal Herri osoan, eta Kurutziaga Ikastola izango da otzarak jasotzeko puntuetako bat. Zure otzara eskura dezakezu hautaturiko banaketa gunean, abenduaren 10etik aurrera.

Eskura ezazu zure saskia!

Irudia