LH6: Arantzazu eta Arrikrutzera irteera

Joan zen barikuan 6.mailakoak Arantzazu eta Arrikrutzera irteera egin genuen. Arrikrutzeko kobetan, lantzen gabiltzan Lur planetan gertatzen diren aldaketak ikusteko aukera izan genuen. Arantzazun, berriz, 3.zikloan lantzen diren artisten (Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea) eskulturak ikusi genituen.

Egun zoragarria pasatu genuen, liburuetatik errealitatera salto egiteko parada izan baikenuen. Hona hemen argazki batzuk: