Wikipedia euskarazko bideo pedagogikoak zabaltzen hasi da [Berria Ikasgela]

«Sarean euskararen presentzia areagotzea eta euskarazko Wikipedia osatzea» dira Ikusgelaren helburuak, euskarazko Wikipediak abiatu duen proiektu berriaren asmoak. Azalpen bideo pedagogikoak landuko dituzte, eta libreak izango dira edukiak. Proiektuak badu webgune bat (Ikusgela.eus), baina Wikipedian bertan ere emango dituzte bideoak, eta Youtuben kanal bat sortu dute. Sare sozialen bidez ere zabalduko dituzte ikus-entzunezkoak.

(…)

Egitasmoa irailean hasiko da indartsuago, eskoletako ikasturte berriarekin. Filosofiari buruzkoak egin dituzte lehen bi bideoak, baina jakintza esparru gehiagotan arituko dira irailetik aurrera, beti azalpen bideo pedagogikoak eginez. «Are, iruditzen zaigu euskal gaietan ere badugula ekarpen bat egiteko. Azken batean, guk hemengoa kontatu ezean…».

Albistea osorik irakurriz gura baduzu, egin klik hemen.