Rio de Orok antolatutako arropa bilketari ekin diogu Kurutziagan

Rio de Oro elkarteak arropa bilketak antolatu ditu hainbat ikastetxetan, Saharako haur eta gazteei materiala helarazteko asmoz. Gaurtik, maiatzaren 30etik, ekainaren 10era arte aukera izango duzue zuen ekarpena egiteko. Oinetakoak, prakak, kamisetak, jertseak, txaketak, bainujantziak… denetarik jasotzen ari da elkartea.

Zure ekarpena egiteko, hurbildu zaitez idazkaritzara. Animatu parte hartzera!