LH 1: Irteera

Kaixo familia:

Ikasturtea bere bukaerara iristen ari da eta orain arte zuen seme alabek ikastolan  egindako ibilbide bikaina merezitako irteera berezi batekin ospatuko dugu.

Hurrengo ostegunean, Ekainaren 9an, egun osoko irteera egingo dugu Bilbora. Bertan, Bilboko itsasadarrean zeharreko itsas eta kultur ibilaldi bat egingo dugu itsasontziz. Uretatik, hiriaren beste ikuspegi bat eskainiz gure ikasleei eta era berean, bertako eraikinak, historia, paisaiak ezagutu ahal izango dituztelarik.

Itsas ibilbidearen ondoren,  Bilbok eskaintzen dizkigun jolas parke naturaletako batean emango dugu aisialdirako tartetxoa.

Ume bakoitzak bere hamarretakoa, bazkaria eta ura eraman beharko ditu (piknika eskatu dutenek, ikastolan jasoko dute berau).Ez ahaztu arropa eta oinetako eroso eta egokiak eta eguzkiaz babesteko txapela.

Egun horretan ere ordukotasuna zaintzea ezinbestekoa da. Irteera ordutegi honetan burutuko dugu: 9:00-16:30

Irteeraren kostua, 12 euro izango da eta betiko lez, bankutik pasatuko zaizue erreziboa.

 

Agur bat.

LH1eko irakasleak.