Kurutziagako ikasleek parte hartuko dute Durangoko Euskal Jaietan

Durangoko Udalak eta herriko hainbat eragilek aurtengo Euskal Jaiak aurkeztu dituzte. Film emanaldiak, liburu aurkezpenak, antzerkiak eta bestelako ekintzak antolatuko dituzte ekainaren 4an hasi eta 12ra bitarte. Eragile ugari batuko ditu dinamikak. Artean ikastetxeak, eta artean Kurutziaga eta bere ikasleak. Izan ere, gure ikastolak “Barraskiloa eta Balea” filmaren proiekzioa antolatuko du ekainaren 8an, eta ikastetxe guztietako LHko lehen zikloko (LH1 eta 2) ikasle guztiei zuzenduta dago. Zugaza zineman izango da proiekzioa.

Horrez gain, gure ikasleek hurrengo ekintzetan parte hartuko dute:

  • LH 4: ekainaren 10ean 10:00etan Joku tradizionalen topaketa Landakon.
  • LH 6: ekainaren 9an Artzainen herri kirolak Ezkurdin.

Gainontzeko ekimenen berri izan gura baduzu, sartu zaitez Anboto astekariak bere webgunean argitaratutako egitaraura.