Maria Salomea Skłodowska-Curie (1867ko azaroaren 7a – 1934ko uztailaren 4a) edo Marie Curie izena aditzean denori egiten zaigu ezaguna. Historian izan den zientzialaririk handienetarikoa izan zen Curie, Fisikan eta Kimikan Nobel sariduna (historiako lehena bi alorretan saridun izaten) eta aurkikuntza eta argitalpen garrantzitsuez gain, aztarna utzi zuen emakumea izan zen.
Bada, bai Curieren aurretik zein harrezkero, emakume ugari igaro izan dira inongo aitortzarik barik, edo merezi zuten arreta izan barik. Horregatik, 2015az geroztik, Neska eta Emakume Zientzialarien nazioarteko egun legez izendatu da gaurko eguna.
Biba emakume zientzialari guztiak! Zientzia ere bada nesken kontua!