Alpino Mendizale Taldeak gazteentzako irteerak antolatuko ditu

Durangoko Alpino Mendizale Taldeko guraso taldetik 12-17 urte bitarteko gazteentzako prestatu dituzten ekintzak ezagutzeko gonbidapena luzatu dute, bai gazteei, bai gurasoei zuzendutako aurkezpenean.

Elur erraketekin ibili, eskalatzen eta rapeletan ikasi, arroil-jaitsierak egiten ibiliko dira. Hau guztia eta askoz gehiago lagun artean, naturan eta guraso barik. Plan ezinhobea, ezta?

Datorren otsailaren 17an, arratsaldeko 19:00etan Alpino Mendizale Taldearen lokalean (Goienkalea, 9) proiektu berri honen aurkezpena egingo dute.

Hurbildu zaitezte!