Ibaizabal ikastolako HHko ikasleak gugana etorri dira bisitan

Atzoko egunez, Ibaizabal ikastolako Haur Hezkuntzako lanbide heziketako ikasleak izan genituen bisitan ikastolan, kanpo espazioa ezagutzea zuten helburu. Alde batetik, kanpo espazioa eraldatzeko egindako prozesua nolakoa izan zen jakin gura izan zuten; bestetik, egunerokotasunean ematen diogun erabilera ezagutzea. Egun eguzkitsua izan genuela aprobetxatuz zirrikitu guztiak arakatu genituen.