Kultur Errota: Euskarazko kulturgile eta kulturzaleen bilgunea

Kaixo, lagun!

Imajinatzen duzu euskarazko lanen eskaintza osatua erakusleiho bakar batean?

Euskarazko kulturgile eta kulturzaleen bilgunea da Kultur errota; kultur proposamen anitzak batu eta Euskal herrian zehar zabaltzen dituen kultur zirkuitua, alegia.

Zer eskaintzen du?

  • Euskarazko kultur proposamen anitzen katalogoa
  • Kudeaketa arin eta funtzionala
  • Aholkularitza zerbitzua
  • Euskarazko kultur ekosistemaren parte izatea

Euskarazko kalitatezko jarduera, ikuskizun edota proposamenen bila ari bazara, hauxe da zure aukera! Zatoz eta egin diezaiogun bira harriari.

Biraka dabilen harria, sorkuntzan ari den herria

Sar zaitez Kultur Errotaren webgunean eta ezagutu ezazu!

AGENDA

WEB ORRIALDEA