Kaixo, familia:
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle eta irakasleok, EKI proiektuaren barruan, hiruhileko honetan bestelako egoerak eta errealitateak ezagutzen aritu gara. Horri esker, beste pertsona batzuen lekuan jartzeko aukera izan dugu eta guk ere zerbait egin dezakegula ondorioztatu dugu. Horregatik, eta egoera epidemiologikoa hobetu dela ikusita, azoka solidarioa antolatuko dugu berriz aurtengoan.
Azoka honen helburua dirua biltzea da, eta, 6. mailako ikasleek aho batez erabaki dute aurtengoan batutakoa ANGELMAN SINDROMEA elkarteari bideratzea. Azoka honetan ikasleek beraiek ekarritako objektu kuttunak, eskumuturrekoak, liburuak eta 5.mailako ikasleek sortutako mikroipuinak egongo dira salgai.
- Tokia: Harmaileta edo, euria balitz, frontoia
- Eguna: apirilaren 7a, osteguna
- Ordua: 16:30
- Dirua: EKIak, mahai desberdinak egongo dira euroen truke lortzeko (Euro 1 = 2 EKI)
Azokaren helburuagaz bat egin eta bertan ikusiko garelakoan, agurtzen zaituztegu.
LHko 6.mailako ikasle eta irakasleak.