LH: “Sexuen Hezkuntzarako” formazio saioa irakasleei eskainia

Astelehenean izan zuen LHko klaustroak Sexuen Hezkuntzarako formazioaren azken saioa. Guztira bi orduko hiru saio egin dituzte urtarriletik hona. Gaia hain zabala izanik, zaila izan da zehaztasunetara heltzea. Baina momentuz balio izan digu Sexuen Hezkuntzaren gaia gure artera ekartzeko, irakasleok eragile gisa dugun garrantziaz jabetzeko eta geletan erabiltzeko baliabideak eskuratzeko. Sexualitatea berezko gaitasuna eta baikorra den heinean, onartzea eta errespetatzea dagokigu, eta bide horretan, formazioa gakoa izango da.