LH5: Arte galeria

Joan zen barikuan LH5. mailako ikasleek arte galeria bat muntatu zuten batzar gelan, eta arratsaldez bisitariak izan genituen (senideak, lagunak, ikaskideak…), jende asko hurbildu zen bertara!

Artelanez gain, artelan horien prozesua azaltzen duten jarraibide-testuak, artelanen deskribapenak eta artisten biografiak izan zituzten ikusgai bertaratu zirenek. Eskerrik asko hurbiltzeagatik!