Leire Vargasek eta Oihana Aranak poesia errezitaldia eskainiko dute Hitz liburu dendan

Bihar, apirilak 12, Leire Vargas Kurutziagako ikasle ohiak eta Oihana Arana eskoriatzarrak beraien poesia liburuak aurkeztuko dituzte Hitz liburu dendan, aurkezpen bateratu batean. Vargasek Dena ametsa den irudipena izenburua duen lana 2021eko abenduan atera zuen argitara, artean saritua ere izan zena; eta eskoriatzarrak Lazunak azkazaletan urte berdineko apirilean. Aurkezpenean poema errezitaldia egingo dute. 19:00etan izango da aurkezpen bateratu hori.

Hitz liburu-denda (@hitzliburudenda) / Twitter